01 02 03 04 05 06

País Vasco. Bases.

AURKEZPENA

Biologia Olinpiadak zientzia honen garapenean batxilergoko ikasleak suspertzea eta inplikatzea du helburu, eta, aldi berean, gaur egungo munduan duen garrantzia nabarmendu, bere aurrerapena eta hedapena sustatuz. Izan ere, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei zientifikoei ezin zaie arrakastaz aurre egin ikasle-belaunaldi berrien prestakuntza biologiko garrantzitsu bat gabe, eta horien artean ezinbestekoa da Biologiako ikasketa eta ikerkuntzarako bokazio berrien agerpena bultzatzea.

EAEko fase autonomikoan hiru ikasle aukeratzen dira azterketa baten bidez Espainiako Biologia Olinpiadetan (OEB) parte hartzeko. Handik etorriko dira Nazioarteko Biologia Olinpiadako (IBO) eta Iberoamerikako Biologia Olinpiadako (OIAB) ordezkariak.

Fase autonomikoko hoberenak (zenbakia zentroen kopuruaren parte hartzearen araberakoa) praktikak egin ahal izango dituzte UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, fase nazionala prestatzeko. Gainera, OEBko Euskadiko ordezkariek CSIC ikerketa-zentro batean egoteko aukera izango dute eta Topaketa Zientifikoetara joateko aukera izango dute, non Espainia osoko Biologia Olinpiar ohiekin harremanetan jarraituko dute.

 

HELBURUAK

– Gazteen artean zientzia biologikoen ikasketak bultzatzea.

– Esfortzua eta bikaintasun akademikoa saritzea.

– Biologia zabaltzea eta, Batxilergoaren eta Unibertsitatearen arteko topagune izatea.

 

PARTE HARTZAILEAK

2023-24 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastegi batean 2. batxilergoan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

 

INSKRIPZIOA

Izena emateko epea zabalik dago 2024ko urtarrilaren 21era arte.

Parte-hartzaile bakoitzak inkripzio orria beteko du eta, ondoren, eskaneatu eta PDF eranskin gisa bidali beharko du izena emateko formularioaren amaieran.

Nahitaezkoa da formularioa eta parte hartzeko baimena bidaltzea.

 

AZTERKETAREN GARAPENA ETA EDUKIA

Maila autonomikoan, idatzizko proba teorikoa egingo da (aurreko urteetako adibidea PAIS.VASCO DOCUMENTOS atalean), 2024ko urtarrilaren 26an (arratsaldez), Bizkaiko (Zientzia eta Teknologia Fakultatean), Gipuzkoako eta Arabako UPV/EHUko Kanpusetan. Galderak DBHko eta batxilergoko Biologiako edukiei buruzkoak izango dira jarraian adierazten den banaketaren arabera:

– Biokimika eta metabolismoa: % 20

– Eboluzioa eta dibertsitatea: %10

– Zitologia eta Fisiologia Zelularra: %15.

– Landareen Histologia, Fisiologia eta Anatomia: %15.

– Animalien Histologia, Fisiologia eta Anatomia: %20.

– Genetika eta Ugalketa: %15

– Mikrobiologia eta Immunologia: %5

Azterketak 90 minutuko iraupena izango du. Test moduko 75 galdera izango ditu. Galdera bakoitzak lau aukera izango ditu, eta horietatik bakarra da zuzena. Lau akatsek asmatze bat baliogabetzen dute. Erantzun gabeko galderak ez dira kontuan hartuko.

Proba egiteko, ezinbestekoa da ikasleak ematea: baliozko NANa, arkatza, boligrafoa eta tinta zuzentzailea.

Ikasle bakoitzak inskripzioan adierazitako hizkuntzan eta tokian egingo du proba.

Azterketaren lekua eta ordua (arratsaldean) webgunearen bitartez jakinaraziko da (PAIS VASCO. HORARIOS atalean), behin izena emateko epea amaituta.

Azterketa zuzendu ondoren, sei parte-hartzaile hoberen izenak soilik jakinaraziko dira web gunearen bidez. Gainerako parte-hartzaileen emaitzak ez dira publiko egingo.

 

SARIAK

Euskadiko fase autonomikoko irabazleak tablet edo ordenagailu eramangarri bat jasoko du sari gisa. Irabazlearen irakasleak 150 € txeke bat jasoko du, ikaslea Olinpiadarako prestatzeko egindako lana aitortzeko. Irabazlearen eskolak 400 € jasoko ditu laborategiko materialean gastatzeko. Sari hauek gure babesle Proquinorteri esker posible dira.

Lehen hiru sailkatuek UPV/EHUren diploma eta oparia jasoko dute, maiatzean egingo den olinpiada zientifikoetako gainerako ordezkariekin sari banaketan (ordua eta lekua irabazleei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie).

Euskadiko ordezkariak eta ordezkoak hiru saio praktiko izango dituzte Zientzia eta Teknologia Fakultatean (martxoan adostuko dira datak), fase nazionala prestatzeko.

Euskadiko ordezkarien (olinpiarrak) eta ordezkoen kopurua aldakorra da deialdian fase autonomikoan parte hartzen duten zentro kopuruaren arabera:

  • 0-10 zentro: 1 olinpiar
  • 11- 20 zentro: 2 olinpiar
  • 21-49 zentro: 3 olinpiar
  • 50-74 zentro. 4 olinpiar
  • 75-99 zentro: 5 olinpiar
  • > 100 zentro: 6 olinpiar

 

Euskadiko ordezkariek parte hartuko dute 2024ko apirilaren 18tik 21era Balentzian ospatuko den Olinpiadaren Fase Nazionalean , eta egingo den Olinpiadaren Fase Nazionalerako izen-ematea sari gisa jasoko dute. Fase Nazionaleko Olinpiadan, 4 egunez proba teoriko eta praktikoa eginez gain, ekitaldiaren araberako bisita eta jarduerez gozatuko dute. UPV/EHUk bere gain hartuko ditu Olinpiada Nazionalean parte hartzen duen bitartean bidaia, ostatu eta mantenu gastuak. Ikasleek eskualdeko ordezkaria izango dute bidelagun gisa.

 

KOORDINAZIOA

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Euskal Herriko Biologia Olinpiadaren koordinatzaileak Jone Bilbao, Adriana Gonzalez, Beñat Zaldibar eta Esther Blanco dira.

Olinpiadei buruzko edozein informazio edo zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: ztf.olinpiadabiologia@ehu.es

 

DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, datuen bilketan informazio eskubidea arautzen duena, honako puntu hauen berri ematen dizugu:

– Zurekin egindako komunikazio honetan eta beste batzuetan eman dizkiguzun datu pertsonalak Espainiako Biologia Olinpiadaren Euskadiko Fase Autonomoaren ardurapeko fitxategietan tratatuko dira.

– Olinpiadan izena emateak parte-hartzailearen irudia hedabideetan edo entitate laguntzaileen hedabideetan ager daitekeela onartzea dakar.

– Tratamenduaren helburua zuk eskatu diguzun zerbitzuaren eskaintzea behar bezala kudeatzea da. Era berean, datu horiek Biologia Olinpiadaren Euskal Herriko faseko entitate laguntzaile edo babesleei lagako zaizkie, bai eta legez baimendutako transferentziak ere.

– Komunikazio honen eta beste batzuen bidez eskatutako datuak nahitaezkoak dira zerbitzua emateko. Hauek egokiak, garrantzitsuak eta ez gehiegizkoak dira.

– Eskatutako datuak emateari uko egiteak zerbitzua ematea ezinezkoa izatea dakar.

– Era berean, 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera dagozkion sarbide, zuzenketa, deuseztapen eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dagoela jakinarazten dizugu, fitxategiaren arduradun gisa fase autonomikoko ordezkaritza honen aurrean. Aipatutako eskubideak ondoko posta elektronikoaren bidez erabil ditzakezu: ztf.olinpiadabiologia@ehu.es

 


 

PRESENTACIÓN

La Olimpiada de Biología tiene como objetivo estimular e implicar a los estudiantes de Bachillerato en el desarrollo de esta ciencia, a la vez que resaltar su importancia en el mundo actual, promoviendo su progreso y divulgación. En efecto, los retos científicos, presentes y futuros, no podrán ser afrontados con éxito sin una formación biológica importante de las nuevas generaciones de estudiantes, entre las cuales es indispensable fomentar la aparición de nuevas vocaciones de estudio e investigación en Biología.

En la fase autonómica del País Vasco se selecciona, mediante un examen, a tres alumnos que participarán en la Olimpiada Española de Biología (OEB). De allí saldrán los representantes para la Olimpiada Internacional de Biología (IBO) y la Olimpiada Iberoamericana de Biología (OIAB).

Los mejores de la fase autonómica (número dependiente de la cantidad de centros participantes) podrán realizar prácticas en la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU, como preparación para la fase nacional. Además, los representantes del País Vasco en la OEB tendrán la oportunidad de realizar una estancia en un centro de investigación del CSIC y de asistir a Encuentros Científicos en los que permanecerán en contacto con antiguos Olímpicos de Biología de todas partes de España.

 

OBJETIVOS

– Estimular el estudio de las ciencias biológicas entre los jóvenes.

– Premiar el esfuerzo y la excelencia académica.

– Divulgar la Biología y servir de punto de encuentro entre el bachillerato y la Universidad.

 

PARTICIPANTES

Podrán participar los alumnos matriculados durante el curso 2023-24 en 2º curso de Bachillerato en un Centro de Educación Secundaria de la Comunidad Autónoma Vasca.

 

INSCRIPCIÓN

El plazo de inscripción está abierto hasta el 21 de enero de 2024.

Cada participante rellenará el impreso de inscripción y posteriormente se debe escanear y enviar como archivo adjunto en pdf al final del formulario de inscripción.

Es obligatorio enviar tanto el formulario como la autorización para poder participar.

 

DESARROLLO Y CONTENIDO DEL EXAMEN

Se realizará a nivel autonómico una prueba teórica escrita (ejemplo de años anteriores en la sección PAIS.VASCO DOCUMENTOS), el 26 de enero de 2024 (por la tarde), en los Campus de Bizkaia (Facultad de Ciencia y Tecnología), Gipuzkoa y Araba de la UPV/EHU. Las cuestiones estarán referidas los contenidos de Biología de secundaria y de bachillerato según la distribución que se indica a continuación:

– Bioquímica y metabolismo: 20%  

– Evolución y diversidad: 10%

– Citología y Fisiología Celular: 15% 

– Histología, Fisiología y Anatomía Vegetal: 15%

– Histología, Fisiología y Anatomía Animal: 20%

– Genética y reproducción: 15%

– Microbiología e Inmunología: 5%

El examen tendrá una duración de 90 minutos. Constará de 75 preguntas tipo test. Cada pregunta tendrá cuatro opciones, de las que sólo una es correcta. Cuatro errores anulan un acierto. Las preguntas no contestadas no se tendrán en cuenta.

Para la realización de la prueba es IMPRESCINDIBLE que el alumno aporte: DNI en vigor, lápiz, bolígrafo y corrector de tinta.

Cada alumno realizara la prueba en el idioma y sede indicada en la inscripción.

El lugar y hora (por la tarde) del examen se notificará a través de la página web (en la sección PAIS VASCO. HORARIOS), una vez finalizado el periodo de inscripción.

Tras la corrección del examen sólo se dará a conocer el nombre de los seis mejores participantes a través de la web. Los resultados del resto de los participantes no se harán públicos.

 

PREMIOS

El ganador de la fase autonómica del País Vasco recibirá como premio una tablet u ordenador portátil. El profesor del ganador recibirá un cheque de 150€, como reconocimiento a su labor a la hora de preparar al alumno para la olimpiada. El colegio del ganador recibirá 400€ para material de laboratorio. Estos premios son posibles gracias a nuestro patrocinador Proquinorte.

Los tres primeros clasificados recibirán un diploma y obsequio por parte de la UPV/EHU, en una entrega de premios con el resto de representantes de las olimpiadas científicas en el mes de Mayo (se les comunicara a vía email hora y lugar a los premiados).

Los representantes del País Vasco para la fase nacional de la Olimpiada y los suplentes disfrutarán de tres sesiones prácticas en la Facultad de Ciencia y Tecnología (fechas a convenir en el mes de marzo), a modo de preparación para preparar la fase nacional.

El número de representantes (olímpidos) y suplentes del País Vasco variara dependiendo de la cantidad de centros que participen en la fase autonomica en dicha convocatoria:

 

  • 0-10 centros: 1 olímpico/a 
  • 11- 20 centros: 2 olímpicos/as 
  • 21-49 centros: 3 olímpicos/as 
  • 50-74 centros. 4 olímpicos/as 
  • 75-99 centros: 5 olímpicos/as
  • > 100 centros: 6 olímpicos/as 

 

Los representantes del País Vasco participaran en la fase Nacional de la Olimpiada, que se celebrará en Valencia, del 18 al 21 de abril de 2024, y recibirán como premio la inscripción a la Fase Nacional de la Olimpiada que se celebrará durante 4 días donde, además de las pruebas teóricas y prácticas, disfrutarán de visitas y actividades acordes con el evento. La UPV/EHU correrá con los gastos de desplazamiento, alojamiento y manutención durante su participación en la Olimpiada Nacional. Los alumnos serán acompañados por el delegado autonómico.

 

COORDINACIÓN

Los coordinador@s de la OEB en el País Vasco, pertenecientes a la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU, son Jone Bilbao, Adriana Gonzalez, Beñat Zaldibar y Esther Blanco.

Para cualquier aspecto sobre la olimpiada, ponerse en contacto a través del siguiente email: ztf.olinpiadabiologia@ehu.es

 

PROTECCIÓN DE DATOS

De conformidad con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales, por la que se regula el derecho de información en la recogida de datos, le informamos de los siguientes extremos:

– Los datos de carácter personal que nos ha suministrado en esta y otras comunicaciones mantenidas con usted serán objeto de tratamiento en los ficheros responsabilidad de la Fase autonómica del País Vasco de la Olimpiada Española de Biología.

– La inscripción en la olimpiada lleva implícita la aceptación de que la imagen del/de la participante pueda salir en los medios de comunicación o en los medios de las entidades colaboradoras.

– La finalidad del tratamiento es la de gestionar de forma adecuada la prestación del servicio que nos ha requerido. Asimismo, estos datos serán cedidos a aquellas entidades colaboradoras o patrocinadoras de la fase del País Vasco de la Olimpiada de Biología, así como las cesiones legalmente permitidas.

– Los datos solicitados a través de esta y otras comunicaciones son de suministro obligatorio para la prestación del servicio. Estos son adecuados, pertinentes y no excesivos.

– Su negativa a suministrar los datos solicitados implica la imposibilidad prestarle el servicio.

– Asimismo, le informamos de la posibilidad de ejercitar los correspondientes derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de conformidad con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018 ante esta delegación de la fase autonómica como responsables del fichero. Los derechos mencionados los puede ejercitar a través del siguiente email: ztf.olinpiadabiologia@ehu.es